GURE BEZEROEN ONGIZATEARI BEGIRA

Surya belar-denda Remedios Serenaren ibilbide pertsonal eta profesionaletik sortu zen. Kordobako Belmez herrian jaio nintzen, 14 urterekin iritsi nintzen Elgoibarrera, eta ordutik bertan finkatu naiz.

Urteetan hainbat lan egin ondoren, naturopatia ezagutu nuen, eta nire bizitzan izan zuen eragin positiboak bultzatuta, medikuntza naturopatikoa ikastea erabaki nuen. Surya belar-denda 1996an irekin nuen Elgoibarren, eta ordutik ehunka pertsonei lagundu diegu, adin eta egoera guztietakoak, askotariko beharrei aurre egiten: ongizate fisikoa eta emozionala, ohiturak aldatzea, trauma edo gaixotasunen kudeaketa…

Surya-ren lanaren helburuak entzutea, errespetua eta epairik ez egitea dira. Produktu naturalak eskaintzeaz gain, aholkularitza pertsonalizatua eta terapia desberdinak eskaintzen dira, pertsona bakoitzaren beharretara egokituta.

Gaur egun, Remedios erretiro aktiboan dago, eta Surya-ren gidaritza bere alaba Ainhoa Etxeberriak hartu du. Ainhoak urteak daramatza dendan lanean, eta proiektuari jarraipena ematen dio filosofia berarekin, laneko eta bizitza pertsonaleko oreka zainduz.